Badago Bartzelonan bideo-sorkuntza eta ikus-entzunezko obrei zuzendutako museo interesgarri eta atsegina: Centro de Cultura Contemporánea de Barcelona (edo CCCB). Raval auzoan dago, hiriaren erdigunean. Eraikuntza erakargarria da, modernoa. Kanpoaldean, skater-ak eta inmigranteak. Bohemioak ere.
Ez ohiko ingurune hartan, museoak batez ere ikus-entzunezko formatuetan jakin-mina dugunontzat erakusketa interesgarriak eskaini ohi ditu. Ni azkenengoz apirilean egon nintzen eta bertako Hammershoi-Dreyer tituludun ekitaldiak harritu ninduen.

(more…)