Giza Eskubideen zinemaldia 2009
Viernes, 24 de Abril de 2009Atzo hasi zen Donostian Giza Eskubideen inguruko 7. zinemaldia. Aurten ere estreinaldi eta proiekzio oso interesgarriz beteta dator, baita gure artean egindako bartzuk ere. Hala nola Juanmi Gutierrezen Afrikaren inguruko “Motema Na Ngai” dokumentala (apirilak 29, 23.00tan), Roberto Castonen “Ander” luzemetraia (apirilak 24, 23.00tan) edota Fermin Muguruzak zuzenduriko “Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina” dokumentala zinemaldiko klausuran, kontzertua eta guzti. Baina gehiago ere badago, besteak beste, Moriartiren bi lan.










