80 egunean
Viernes, 18 de Diciembre de 200980 EGUNEAN. Hau da gure lehenengo fikziozko filmaren behin-betiko izena. “Axun eta Maite” titulu probisionala zen eta “80 egunean” berriz definitiboa.
80 EGUNEAN. Hau da gure lehenengo fikziozko filmaren behin-betiko izena. “Axun eta Maite” titulu probisionala zen eta “80 egunean” berriz definitiboa.
Gustoko ditugu New York-eko istorioak. Gu Donostian egon gara egun hauetan, baina Etorrrek, gure lagun batek, “sagar handian” eman ditu udazken honetako egun batzuk. Bertatik sorpresatxo bat ekarri digu. Argazki bat eta gutun bat.
“… ostegunen batean Guggheim-era joatera erabaki nuen, iristerakoan itxita zegoen, eta orduan gogoratu nintzen ostegunetan itxi egiten zutela.
Plan aldaketa. Brooklyn zubiraino joan nintzen (metroz) eta gero zubia oinez gurutzatuz (benetan gomedagarria) Brooklynera iritsi nintzen. Argazki tipikoak atera eta haizea hasi zuenez handik mugitzera erabaki nuen. Manhataneko zubitik bueltatzea erabaki nuen. Zubirako bidean liburudenda zahar bat ikusi nuen, bigarren eskuko liburuena eta bertan sartu nintzen haizeaz babesteko. Liburuak begiratzen ari nintzen eta ate soinua entzunda buelta eman nuen. Nik uste berak ere ni ezagutu ninduela.
Asko pentsatu ondoren, gehiegi molestatu nahi ez eta, beregana gerturatu nintzen. Argazkia ateratzea ea ajola zitzaion esan eta berak, lotsa eta erresignazio arteko keinu batez, berari askotan ikusitako keinu batekin, problemarik ez zegoela esan ta argazkia atera nuen. Nik uste Axun eta Maiterako berarekin ez kontatzerakin molesto zegoela… edota Luzioren papelerako. Ia esan nion “I like Little Miss Sunshine…”, Lo hubiera roto…”