Moriarti Prod.


Harrobia

Orain dela hilabete batzuetatik, gutxienez sei, esperimentu bat egiten aritu naiz argazki batekin. Egutegi bateko argazki zahar bat zen, txuri beltzean egina. Nik zaharkituagoaren itxura eman nahi nion argazkiari eta photoshopa erabili beharrean era naturalean zahartzea erabaki nuen.

Zergatik? Ba ez dakit, esperimentatzeagatik, edo horrelako tontakeriak egitearen zale naizelako, edo alferkeriagatik, edo nork daki zergatik. Nik neuk ere ez dakit.

Argazkia kotxeko atzealdean jarria eduki dut hilabete hauetan eta eguzkiak egunero jo du kristal azpitik. Horrela ba, argazkia zaharkitu egin da. Honela zegoen lehen argazkia:

harrobia01.jpg

Eta honela geratu da orain argazkia:

harrobia2.jpg

Kontua da argazkia dokumental baterako erabili nahi dudala eta azkenean ez dut ez argazki orijinala eta ezta naturalki manipulatutakoa erabiliko. Ez bat ez bestea. Argazki orijinalean jatorria duen naturalki manipulatutako argazkiaren manipulazio artifizial bat erabiliko dut. Argazki hau:

harrobia3.jpg

Zergatik erabiliko dudan argazki hau? Ba agian argazki hau beharrezkoa zen prozesu baten emaitza baino ez delako. Prozesu luzeek pentsatzeko denbora asko ematen dute eta hori txarra izan daitekeen arren, gauza ona izaten da gehienetan.

Dena den, pentsatzen jarrita agian ez dut argazkia dokumentalean erabiliko. Edo agian bai. Prozesatu egin behar dut. Prozesatzen jarraitu beharko nuke. 

5 comentarios sobre “Harrobia”

  1. Asier A. dijo:

    Aupa Jon,

    Kontuz hainbeste pentsatzearekin, argazkia lez zu ere desgastatzen ari zara. Gainera orain eguzkia datorrela eta, hartu ezazu brontzeadore bainua, buruan batez be!!! Photoshopek ezer gutxi lagunduko du zure kasuan….

    Take it easy

  2. Popu dijo:

    Las fotos son demasiado pequeñas y no se ve nada.

  3. Goe dijo:

    Aupa Jon!!! Kriston pila gustatzen zaizkit zure erreflexiok!!! Oso egun ona pasa!!! Ea laster ikusten gean…polittena hirugarrena dudarik gabe…teknologia batzutzan ondo dator…pero yo lo odio!!! Muxu mila!!!

  4. Jon dijo:

    Joe Goe, gorritu egin nauzu!

    Eta zorionak!!! Ahalik eta hobekien pasa ZURE eguna!

  5. Goe dijo:

    Aupa berriro ere!!! Mila esker zoriontzeagatik!!! Benetan…bihotz-bihotzez…muxu bat denontzat!!!!

Deje un comentario