Sahararrek duela 30 urte baino gehiagotik bizi duten egoera zailaren erretratua, Saharako desertuan egiten den saharar errefuxiatuen kanpamenduetako urteko maratoia aitzaki bezala hartuta.
Irusoinekin koproduzitutako proiektua eta Eusko Jaurlaritzaren kanpo ekintzak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Irungo Udalak, Donostiako Udalak, ETBk eta Finlandiako Telebista Publikoak (YLE) finantzatuta. Ondorengo telebistetan eman da: PBS (AEB); YLE (Finlandia); TV2 (Danimarka); SBS (Australia); VPRO (Herbehereak); CANAL + Polonia, TVO (Eslovenia), CBS (Kanada), SVT (Suedia), Al jazeera (Qatar), Televisió de Catalunya eta Documanía (Espainia). "Voces contra el silencio" (Mexiko Hiria) eta Docupolis (Bartzelona) jaialdietan sarituta.
FITXA TEKNIKOA
Ekoiztetxeak: Moriarti Produkzioak, Irusoin Zuzendariak: Jon Garaño, Aitor Arregi Produkzio exekutiboa: Fernando Larrondo, Iñaki Gómez, Jose Mari Goenaga Produkzioa: Xabier Berzosa, Aiala Fernández Gidoia: Jon Garaño, Aitor Arregi Argazkia: Javi Agirre Musika: Pascal Gaigne Soinua: Alazne Ameztoy Edizioa: Jon Garaño Irusoin Dokumentazioa: Aitor Arregi