AMIGO SARIA 2013

Hamaikagarren “Amigo Saria” emango dugu gaur. Urtero bezala, aurten ere lehia bizia egon da saria emateko. Baina denek, Moriartiko kide guztiek, argi genuen gaurko sarituak “Amigo Saria” merezi zuela. Pentsa, azpiko argazki honetan neska hau ez zegoela ikustean, alarma guztiak piztu zitzaizkigun. Bazela garaia neska honi saria emateko!


Argazkia azaroan ateratakoa da. Larunbat batetan, ordurarteko Amigo saridun guztiak bildu genituen Antiguako Sansustene elkartean. 2012ko saritua kenduta (Juanmi Gutierrez, kanpoan zegoelako), gainontzeko denak bildu ziren hamar urtero egingo dugun bazkari berezi honetan. Amigo sariek elkar ezagutzeko balio izan zuen eta baita beraiei aurrez-aurre eskerrak era ofizial batean emateko.

Egia da, dena den, hamar sari baino banatu ez genituenez, jende asko kanpoan geratzen zela iruditu zitzaigula. Horiek baino gehiago baitira guri era batera edo bestera lagundu digutenak. Hala ere, pertsona horien artean bazegoen bat oso presente zegoena gure pentsamenduetan, aurtengo saritua hain zuzen. Bera da… Rantataplan… Maite Bidarte!

 


Maite “80 egunean” estreinatu genuen urtean ezagutu genuen. Urte hartan meritu handiak egin zituen saria jasotzeko. Baina meritu asko egin zituen beste pertsona bati ematea erabaki genuen (meritu asko egin zituena baita ere). Ordutik Maite beti egon da kinieletan baina aurten ematea erabaki dugu. Eskerrik asko Maite!

 
Honela geratzen da palmaresa:

Maite Bidarte (2013)

Juanmi Gutierrez (2012)

Renata Sureada (2011)

Miren Aperribay (2010)

Alex Iturralde (2009)

Asier Zunzarren (2008)

Oihana Goenaga (2007)

Raúl López (2006)

Iker Ayestarán (2005)

Jorge Gil* (2004)

Aiala Fernández (2003)

*Jorgek Madrilen zegonean jaso zuen saria.

Portzierto, hurrengo Amigo saridunen bazkaria 2023an izango dela. Hogeigarren saria emango dugun urtean. Gure asmoa, nola ez, 20 sarituak biltzea izango da. Tartean, hamaikagarrena egotea espero dugu, hurrengo bederatzi urteetan ezagutuko dugun norbait eta baita gure buruan beti bueltaka dabiltzan pertsona horiek. Ea hala den!

4 respuestas a «AMIGO SARIA 2013»

  1. ZORIONAK!!!! ETA ONGI ETORRIA AMIGO SARIAREN ELKARTE SELEKTIBORA!!!! JUR-JUR-JUR…

    MUXUK DANONTZAT ETA URTE BERRI ON!!!! URTE GARRANTZITXUA IZANGO DA ZUENTZAT SEGURO!!!!

  2. Zorionak!! Zuri deika aritu naiz, baina ezin zurekin kontaktatu! Klaro, orain medio guztiak zure atzetik! 😉

Los comentarios están cerrados.