KIMUAK 2014

Atzo jakin genuen Kimuak 2014ko uzta zein izan zen eta berri pozgarriak ditugu. Aitor Arregik zuzendu eta Moriartik ekoiztu duen «Zarautzen erosi zuen» film laburra aukeratuetako bat izan da!

Zarautzen

«Zarautzen erosi zuen»ek bere lanean zebilela gertatu zaion zerbaitekin obesionatzen den emakume baten gorabeherak kontatzen ditu. Emakume honek duen nahia bere ezinarekin talkan dagoenean sortzen dira gorabehera horiek. Nagore Aranburu, Ainere Tolosa eta Gotzon Sanchez dira aktore nagusiak.

Film laburra ia bere osotasunean Tolosan grabatu genuen lau egunetan. Nahiko garbi ikusi genuen ia hasieratik Tolosan izan behar zela, izan ere laburreko eszena garrantzitsu bat festa giroan grabatu behar zen eta ze festa hobeagoak Tolosako Inauteriak baino. Horrez gain, Tolosak lokalizazio aldetik bilatzen genuena soberan eskaintzen zigun eta udaleletxeak ere erraztasun asko eman zizkigun ekoizpena aurrera eramateko.

Aurretik Kimuak-en lan batzuetan gidoilari (Lagun mina) eta ekoizle (Sintonía) lanetan ibili den arren, Aitor Arregiren lehenengo lana da zuzendari bezala Kimuak katalogoan.

Esan bezala pozik gaude albistearekin eta oso pozik baita “Zarautzen erosi zuen” egiteko bildu dugun taldearekin. Lan aparta egin duzue, zorionak!!

Hauek dira katalogo berria osatuko duten film laburrak:

– ANÓMALO, Aitor Gutiérrez

– A SERIOUS COMEDY, Lander Camarero

– DON MIGUEL, Kote camacho

– HUBERT LE BLON-EN AZKEN HEGALDIA, Koldo Almandoz

– SAILOR’S GRAVE, Vuk Yevermovic, Cecilia Traslaviña, Juan Camilo Gonzalez, Isabel Herguera , José Belmonte ; Carlos Santa, Richard Reeves, Wangliming, Prof. Chengkemei, Koldo Almandoz

– SOROA, Asier Altuna

– ZARAUTZEN EROSI ZUEN, Aitor Arregi

Una respuesta a «KIMUAK 2014»

Los comentarios están cerrados.